Uztaileko ikastaroak Donostian

Aurten, lehen aldiz, software librearen inguruko uztaileko ikastaroak Donostiako campusera zabalduko ditugu. Helburu nagusia software librearen filosofiaren zabaltzea da, eta bide batez, software librearen aplikazio erreala erakustea.

Donostiako ikastaroak egitaraua (miniatura)

Donostiako ikastaroak ordea, ez dira Bilbokoak bezain teknikoak izango. Donostiako campuseko ikasketa gehienak ez dira ingenieritzaren mundukoak, eta horrexegatik, orokorrean, ezagutza informatikoak oso urriak dira, ordenagailua lanerako tresna gisa erabiltzera mugatzen direlarik.

Hau honela, Donostian antolatu ditugun ikastaroak software librearen mundua pixkana ezagutzeko gogoa eta interesa duten pertsona guztiei irekiak daude.

Premisa hau oinarri hartuta, software librearen filosofiaren eta software-aren lizentzien inguruko hitzaldiak antolatu ditugu, eta baita ubuntu (GNU/Linux-eko banaketa, Windows-en alternatiba libre bat), Joomla! (webguneak modua azkarrean sortzeko eduki kudeatzailea), GIMP eta inkscape (Photoshop eta Freehand-en alternatiba libreak, hurrenez hurren) eta datu estatistikoak aztertzeko R eta Gretl programa libreen inguruko ikastaroak ere.

Informazio gehiago ikastaroen azalpenetan eta ikastaroen deialdirako kartelean.

AnimatuuUuUUuUu!

Izena emateko edo beste edozertarako: iesnaola.abildua.ud-ss.deusto.es

tag Tags: , , , , , , , , , , ,