Zabaldu gaituzte!

Euskaldunok Zabaldu.com-en dugu gure Digg.com antzeko webgune partikularra. Holako zerbait euskeraz antolatzea oso ideia ona iruditu zitzaidan proiektua ezagutu nuenean, hau da, Enpresa Digitalak, Alianzok eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako Blogak 2.0 jardunaldietan. Han bildu ziren Arkaitz Zubiaga, Zabaldu.com egitasmoaren sortzailea, eta Ricardo Galli, Meneame.net-aren programatzailea eta sortzailea (Zabaldu.com proiektuak Meneame-ren kodea erabiltzen du, software libre delako).

Ba hori, hilabete batzuk pasa eta gero, Imamonek zabaldu gaitu 🙂

tag Tags: , , , , , ,